Nor gara
Euskal Herriko puntako enpresa nagusien merkataritza-beharrei erantzuteko asmoarekin sortu zen Funciona taldea. German Zarandona Arana, telefonia eta komunikazioaren sektorean eskarmentua zuela ikusita, 2006an erabaki zuen enpresa sortzeko proiektua gauzatzea.
Hastapeneko urte horietan, hazkunde ekonomikoaren garaiotan, enpresa handien sail komertzialak kanpora ateratzen hasi ziren, merkatuaren eboluzioari jarraiki. Zentzu honetan, 80ko hamarkadan Euskal Herriko ehun industrial eta produktiboan aldaketa handiak izan ziren arren, tartean sektoreen berrantolaketa sakonak eta zerbitzuen gizarteari bidea zabaltzea, nabarmena zen merkataritza-gaitasunari zegokionez –erosten jakitea, hain zuzen– ez zela gaitasun guztia garatzen ari. Horra hor enpresa bezala esku hartzeko gure aukera.
Testuinguru horretan sortu zen gure Taldea, merkataritza-mailan herrialdeko erreferente bilakatzeko asmoarekin, bezeroen konfiantza irabazteko gai, gure salmenta-ahalmenaren bidez euren behar komertzialei erantzunez, eta beti gure zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresei fideltasuna eta gertuko harremana eskaintzeko asmo irmoarekin.
FILOSOFIA ETA BALIOAK
Proiektua garatu genuenean, merkataritza-sektorean genuen eskarmentuari kasu eginez, onartu genuen alderik erabakigarrienetarikoak giza taldea eta bere motibazioa izango zirela.
Horrela hasi genuen gure lankideak aukeratzeko prozesua –askok gurekin jarratzen dute–, eta eguneroko praktikaren osagarri gisa, Formakuntza Sail bat sortu genuen. Atal honetatik transmititu dizkiogu lantaldeari gure baloreak, hala nola, lanaren seriotasuna, zintzotasuna eta bezeroari begirunea izatea. Berebiziko garrantzia dute guretzat, eta gure emaitzetan berretsita geratzen direla uste dugu, gure bezeroen fideltasunari eta asetzeari dagokienez.



Gure zerbitzuak
Bost urte baino gehiagoko esperientzia dugu zerbitzu integralen merkaturatzean. Aldi honetan beren jardueretan liderrak diren enpresekin lan egin dugu, gure zerbitzuak eskainiz, eta Euskal Herritik Estatu osora eta Europara egin dugu jauzi.
ZNKO. SALMENTA
Bezeroari gehien gerturatzen zaion salmenta sistema, zuzenean eta neurrira.
Telemarketing
Gure salmenta sistemaren osagarri ideala, talde komertzialen jarduera indartuz.
ORDEZKARITZA
Bezeroaren ordezkapen komertziala maila guztietan, bere irudia eta karrera sustatuz.
FORMAKUNTZA
Diziplina anitzeko salmenta talde gaituak trebatzeko saila.
EKITALDIEN ANTOLAKUNTZA
Lehen mailako ekitaldi batek dakarren prozesu osoa antolatzea.

ZUZENEKO SALMENTA
Funciona Taldearen eragiketen erreferenteak, Zuzeneko Salmentak, abantaila ugari ematen dizkigu, beste salmenta sistemek berdindu ezin dutenak.
Lehenik, gure sailtzaileek etengabeko harremana dute kaleko giroarekin, eta ondorioz, zuzenean dugu jendearen beharren berri. Horri esker, bezeroaren arazo guztiei aurre egiteko estrategia zehatzak diseinatzeko gai gara, arreta eta tratu ahalik gertuenarekin.
Gainera, bezeroari marka hurbilen jartzen dion sistema da zuzeneko salmenta, fidelizazio aukerak bultzatuz. Horrek eragina du markaren beraren hedapenean.

Telemarketing
Telemarketing sailak bezeroen kontrol sakona eta eguneratua mantentzen du, kalean diharduten talde komertzialen lana sendotzeko osagarri bezala. Horrez gain, kontratu berriak egiten ditu eta, behar denean, talde komertzialari bidea urratzen dio, hurrengo eginkizunei begira.
Gainera, salmentetan kalitate handiena eskaintzeko ahaleginean, Telemarketing-ak eragiketa guztien nondik norakoak, egindako urratsak eto jazotako gorabeherak egiaztatzeko aukera ematen digu. Informazio hori kasu bakoitzaren jarraipenaren eta gure ekintzen pertsonalizazioaren mesedetan doa.

ORDEZKARITZA
Bezeroari maila guztietan ematen diogu ordezkapen komertziala, ordezkatua eta bere proiektua aurrera ateratzeko behar diren bitartekoak eta jarduketa-programak ezarriz.
Bezeroaren jardunari bere izena batzeko interesa duten enpresak eta instituzioak erakartzearen ardura hartzen du gure Taldeak. Babesle bezala jokatzen dute enpresa horiek, eta publizitatea izaten dute bezeroaren jardun profesionalean zehar zein gure ordezkatuak egon behar duen ekitaldi guztietan.
Ordezkaritza departamentuan, gainera, Prentsa zerbitzu bat dago. Komunikabideekin izan beharreko harremanak eta kontaktuak hartzen ditu bere gain, betiere bezeroaren irudia zainduz.

Formakuntza
Gure salmenta sistemaren dinamikak berak bultzatu gintuen Formakuntza departamentua sortzera. Hasieran, gure bezeroek ziharduten sektoreetan –energia, komunikazioak– sortutako salmenta arazo zehatzak konpontzeko helburua zuen, baina denborarekin eremua zabaltzea erabaki genuen eta diziplina anitzeko salmenta taldeen alde egin genuen.
Aldizkako ikastaroen bitartez, honako gaietan hezitzen du departamentuak: Salmenta Teknikak, Salmenta Psikologia, Oratoria, Couching eta PNL. Tituluak ez ezik, eskarmentua ere duten profesionalek gidatzen dituzte ikastaroak, beren jardun komertzialetan bizitako esperientziez baliatuz.

EKITALDIEN ANTOLAKUNTZA
Harreman publikoak errazteko, salmentak sustatzeko, produktu berriak ezagutara emateko edo networking egiteko oso baliagarriak dira ekitaldiak. Instituzioek beren publikora (hornitzaileak, bezeroak, laguntzaileak, gizartea eta abar) gertura daitezen eta harremanak hobe ditzaten modu apoposa ere bada.
Funciona Taldean lehen mailako ekitaldi bat antolatzeko prozesua gure gain hartzeko beharrezkoa den gaitasun logistikoa eta kualitatiboa dugu, koordinazio teknikotik eta babesleak bilatzetik, ekitaldiaren osteko emaitzen ebaluaziora.
Nabarmendutako bezeroak
Erreferenterik onena, gure bezeroen fideltasuna.







Efren Vazquez
Aitor Gomez
Harremanetan jarri
Edozein galdera edo proposamenerako, harremanetan jar zaitezke gurekin.
Lehendakari Aguirre 11, Planta 5ª Dpto. 10
48014 Bilbao, Bizkaia

Trabaja con nosotros
Si crees que puedes encajar en alguna de las funciones que realizamos, envianos tu currículum.